Gizartea -

Isuna

5.225 euro, Bilboko Gobernu Militarraren horman mailukadak emateagatik

Epaiaren kontrako protesta gisa, antimilitaristek horma berriro jo dute eta "eraikin militarraren lekuari erabilpen soziala ematea" aldarrikatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kem-Moc taldeak jakitera eman duenez, bost antimilitarista 5.255 euro ordaintzera zigortu dituzte Bilboko Gobernu Militarreko hormari mailukadak emateagatik.

Talde antimilitaristaren bost kide irailean epaitu zituzten eta epaia gaur ezagutu dute Bilboko Gobernu Militarrean. Gaur ere hormari mailukadak eman dizkiote eta loreak, Baloiak eta arkatzak jarri dituzte "eraikin militarrari erabilera soziala ematea" aldarrikatzeko.

Antimilitaristek epaia kritikatu dute eta "benetako delitua baliabide sozialak gerra prestatzeko, hau da, heriotza eta txikizioa eragiteko erabiltzea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea