Gizartea -
Ostiralean hil zen
Gaur egingo dituzte Finez sailburuordearen hileta elizkizunak
Jose Manuel Finez bihotzekoak jota hil zen ekitaldi ofizial batean egon ondoren. Hileta elizkizunak 19:30ean hasiko dira.
Erredakzioa
Jose Manuel Finez Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordearen hileta elizkizunak gaur egingo dituzte Bilbon, etxean bihotzekoak jota hil eta hiru egunera.
Familiak adierazi duenez, elizkizuna 19:30ean hasiko da Covandogako Andre Mariaren Elizan, Bilbon (Garmendin). Meza bertako apaizak emango du (familiaren laguna da).
1964. urtean jaio zen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. Zuzenbide Zibileko irakasle izan zen Deustuko Unibertsitatean.
Gainera, Kantabriako Probintzia Auzitegian ordezko magistratu gisa lan egin zuen, eta bere ibilbidea Justizian, 2001ean, hasi zuen laugarren txandan. Bere promozioko lehena aukeratu zuten eta Bilboko epaitegi batean lan egiteko erabakia hartu zuen. Bertan jardun zuen lanean, duela urtebete baino gehiago Justizia sailburuorde izendatu zuten arte.
Patxi Lopezen hitzak
Patxi Lopez lehendakaria hil-kaperan izan da eta Finez "ezinbesteko kolaboratzailea" zela esan du. Patxi Lopezek "eskerrak" eman nahi izan dizkio "herri honegatik, alderdiagatik eta proiektu honengatik egindako guztiagatik".