Gizartea -
Vatikanoan
Ama Kandida gipuzkoarra santu egin du Benedikto XVI.a Aita Santuak
Aldarera goratutako lehen emakume gipuzkoarra da Andoaineko moja.
Erredakzioa
Benedikto XVI.a Aita Santuak Candida Maria de Jesus Cipitria y Barriola, Ama Kandida santutu du. Aldarera goratutako lehen emakume gipuzkoarra da moja andoaindarra.
Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikuak eta Estanis Amutxastegi Andoianeko alkateak Gipuzkoako ordezkaritzaren buru izan dira. Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohia eta egungo Valladolideko artzapezpikua ere Vatikanoko ekitaldi jendetsuan izan da.
Aldarera goratutako bosgarren gipuzkoarra da Jesusen Alaben ordenako sortzailea. Aurrekoak Ignacio de Loyola, Martin de la Asunción, Domingo de Erkizia eta Miguel de Aozaraza santuak izan ziren.
Horrez gain, beste bost pertsona santutu ditu Aita Santuak igande honetan.