Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bikotekidea eta bi ertzain jotzen saiatzeagatik atxilotuta, Gasteizen
Emakumea haurtxo batekin zihoan eta gizonak biktima helduta zeukan eta astintzen ari zitzaion. Atxilotuak aurrekari penalak ditu emakumeen kontrako indarkeria dela eta.
Erredakzioa
Gasteizeko Ertzainetxeko agenteek 36 urteko gizonezkoa atxilotu zuten larunbatean genero-indarkeria eta agintaritzaren agenteen kontrako atentatua leporatuta bikotekideari eraso egin eta bi ertzain jotzen saiatzeagatik.
20:00ak aldera, Ertzaintzak abisu bat jaso zuen Lakua auzoan gizon batek neskato txiki batekin zihoan emakume bati oihuka ari zela eta kaletik pasatzen uzten ez ziola esanez.
Patruila bat bertara joan zen eta aipatutako gizona emakumeari gogor eusten ari zitzaiola ikusi zuten, astinduak emanez. Erasotzailearengana hurbildu zirenean, jarrera zakarra erakutsi zuen eta agenteak jotzen saiatu zen. Hori dela eta, agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta atxilotu zuten. Gainera, erabilera anitzeko labana aurkitu zioten.
Erasotzaileari genero-indarkeria delitua ere leporatu diote. Iaz ere arrazoi berberagatik atxilotu zuten.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako telefonoa: 900 840 111 - 016