Gizartea -

OSASUNA ETA ERRAUSKETA

Zubietako erraustegiaren lanak gelditzeko eskatu dute hainbat medikuk

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak adierazi duenez, galdera ez da ea erraustegia kaltegarria den osasunerako, baizik eta zenbateraino den kaltegarria.

Zubietako erraustegiaren lanak gelditzeko eskatu dute OEITeko medikuek

1:24

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubietako erraustegiaren lanak gelditzeko eskatu dute berriro OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuntzako langileek.

Azken belaunaldiko erraustegien gaineko ikerketen jarraipena egiten ari dira eta diotenez ikerketa zientifiko guztiek ondorioztatzen dute eragina zuzena dela, eta erraustegitik gertu bizi diren herritarren osasuna okerragoa dela.

"100dik gora ikerketa zientifiko aztertu ditugu, eta ez dugu errauskailuen kaltegarritasuna baztertzen duen ikerketarik topatu. Aldiz, minbizi mota ezberdinen zein gaixotasun kardiobaskularren inzidentzia igotzen dela ikusi dugu" jakinarazi du Xabier Mitxelena medikuak.

Gauzak horrela, OEITko ordezkarien arabera, galdera ez da ea erraustegia kaltegarria den osasunerako, baizik eta "zenbateraino den kaltegarria". Eta horregatik, Administrazio publikoari jada inguru industrial kutsatuan bizi den herri bat "ez gehiago zigortzeko" eskatu diote.

Zubietako erraustegiaren lanak behin-behinean geldiarazteko eskatu dute eta eraikuntza hori egiten ari diren arduradunekin biltzeko prestutasuna ere agertu dute.

Era berean, ikerketa guztiak herritarren eskura jarriko dituztela iragarri dute, baita "hezkuntza, osasun, kirol zein gizarte eragileekin kontaktu erronda" hasiko dutela ere, erraustegiaren inguruko sentsibilizazio kanpaina eginez.

Bide batez,  Eusko Jaurlaritzari Zabalgarbiren inguruko ikerketa bat egiteko eskatu diote. Izan ere, planta horren inguruan "izugarrizko artseniko kopuru handia" pilatu dela esan dute OEITko kideek eta horren jatorria argitu beharra dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Usurbil bideoak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Ekologia gaur