Gizartea -

Olot (Girona)

Zahar-etxe bateko langile bat atxilotua, emakume baten heriotzagatik

85 urteko emakumeak ahoa, eztarria eta trakea erreta zituen, likido urratzaile bat edan izanaren ondorioz antza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra mossoek Oloteko zahar-etxe bateko 45 urteko langile bat atxilotu dute, egoiliar baten heriotzarekin lotura duelakoan. 85 urteko emakumeak likido urratzaile bat edan izanaren sintomak zituen; ahoa, eztarria eta trakea erreta zituen.

Ikerketako iturriek EFEri jakinarazi diotenez, Gironako herri horretako Caritat geriatrikoko langileek igande gauean larri aurkitu zuten adineko emakumea, eta Oloteko ospitalera eraman zuten. Atzo hil zen, 05:00etan.

Gorpuari autopsia egin ostean, berez hil edo bere buruaz beste egin izana baztertu zuten.

Esquadra mossoek zahar-etxeko langilea atxilotu zuten atzo, 21:00etan. Oloteko polizia-etxean dago, eta bihar asteartean eramango dute epailearen aurrera.

Heriotzaren nondik norakoak ikertzen dabiltza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea