Gizartea -

Europa

GIBaz kutsatutako bi pertsonatik batek berandu jasotzen du diagnosia

Urtebetean behera egin du Europar Batasuneko herrialdeetan kutsatutako erien kopuruak, baina gora egin du nabarmen Europako Ekialdeko herrialdeetan. Guztira, 160.000 kasu berri detektatu dira Europan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Immunoeskasiaren Birusak (GIB) kutsatutako bi pertsonatik batek berandu jasotzen du diagnosia Europan, Munduko Osasun Erakundeak eta Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Aurreikusteko Zentro Europarrak gaur, asteartea, plazaratutako txosten baten arabera.

Datu erabakigarria da Europa mailan (900 milioi biztanle inguru ditu 53 herrialdetan banatuta) azken urtean 160.000 kasu berri detektatu baitituzte; % 80, Europa ekialdeko herrialdeetan.

GIBaz (HIESA eragiten duen birusa) kutsatutakoen kopuruak, aldiz, behera egin du nabarmen Europar Batasuneko eta Europako Ekonomia Esparruko herrialdeetan: 29.000 kasu berri inguru zenbatu dituzte.

Herrialde horietako batzuk Austria, Belgika, Danimarka, Frantzia, Italia, Herbehereak, Erresuma Batua, Norvegia eta Espainia dira. 3.150 gaixo berri detektatu dituzte herrialde horietan, iaz (3.889) baino 739 gutxiago.

Kasu berriak, Europako mapa batean irudikatuta. Argazkia: MOE

Kasu berriak, Europako mapa batean irudikatuta. Argazkia: MOE

Kasu berriak, Europako mapa batean irudikatuta. Argazkia: MOE

Ikerketa horren arabera, gainera, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta beranduago jasotzen da diagnosia.

Eri kopurua jaisteko, bi erakundeek prebentzioa, laguntza eta gaitza detektatzeko zerbitzuak bultzatzea proposatu dute, eta kalitatezko tratamendua ziurtatzea eskatu dute.

"GIBaren epidemiak erritmo kezkagarrian gora egiten jarraitzen du Europan, bereziki ekialdean (…) Urtebetean izandako kasu berrien kopurua inoiz baino gehiago hazi da. Joerak norabide horri jarraituz gero, ezingo dugu 2030rako jarrita dagoen Milenioaren Garapen Helburua lortu: behin betiko desagerraraztea", esan du Zsuzsanna Jakab MOEren europar esparruko zuzendariak, ohar batean.

Beste erakundearen zuzendaria den Andrea Ammonek azpimarratu duenez, eriak kutsatzen direnetik diagnosia jasotzen duten arte, batez beste, hiru urte igarotzen dira, eta horrek emaitzei kalte egiten die eta birusa transmititzeko arriskua areagotzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Europa bideoak NBE bideoak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak