Gizartea -

Jaurlaritza

Leguineche, Imanol Arias eta Xabi Alonso 2010ko 'Lan Onari' sariak

Lehendakariak emango dizkie goraipamenaren domina bana Euskadiren Eguna dela eta urriaren 25ean Lehendakaritzan izango den harrera-ekitaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak gaur erabaki du ''Lan Onari'' goraipamena ematea Manu Leguineche idazle eta kazetariari, Imanol Arias aktoreari, Mª Luisa Laka euskaltzaleari; Javier Ormazabal Ocerín Ormazabal taldearen presidente eta sortzaileari, eta Xabi Alonso futbolariari.

Lehendakariak emango dizkie goraipamenaren domina bana Euskadiren Eguna dela eta urriaren 25ean Lehendakaritzan izango den harrera-ekitaldian.

''Lan Onari'' Eusko Jaurlaritzak ematen dituen goraipamen nagusienetako bat da, eguneroko lanean izandako dedikazioagatik, jarraikortasunagatik eta ekimena izateagatik nabarmendu diren euskal herritarrei aitormena erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea