Gizartea -

Sutea

Sei ibilgailu kiskali dira Bilboko garaje batean izandako sutean

Bilboko Miribilla auzoko garaje baten bigarren solairuan piztu dira garrak. 54 bizilagun atera dituzte etxetik, eta lau artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.

Suhiltzaileak, erre den garajearen aurrean. Argazkia: Iker Salgado
Miribillako garajea (Bilbo). Argazkia: Iker Salgado
Sei lagun artatu dituzte Bilbon, garaje bateko sutean kea arnasteagatik

1:20

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da bart Bilboko Miribilla auzoko garaje batean, eta sei ibilgailu kiskali dira.

Garrak 01:00a aldera piztu dira Askatasun kaleko 12. zenbakia duen eraikineko garajean, bigarren solairuan.

Bilboko Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta, badaezpada, 12. eta 13. zenbakia duten atarietako 54 bizilagunak etxetik atera, eta Miribillako kiroldegira eraman dituzte.

Zorionez ez da inor zauritu, baina sei pertsona (lau bizilagun eta bi udaltzain) bertan artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.

Sua 07:00ak aldera amatatu dute, baina ke ugari sortu da.

 

 

Ordu horretan etxera itzuli ahal izan dira bizilagunak, baina pare bat egun itxaron beharko dute garajeetara sartzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaiko albisteak Suteak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak