Gizartea -

Gabonak

Gabonetako 6 metroko bola batek Bilbo argiztatuko du

Aurtengo Gabonetan kultura-esparruko 400 jarduera baino gehiago izango dira doan, Bilbon.

Sei metroko Gabonetako bola batek argiztatuko du Bilbo

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, Gabonak hasiko dira Bilbon, argiak piztuz eta hiriko auzoak suspertzeko jardueren egitarau osoa abian jarrita. Gaurtik aurrera 1.200.000 led argi baino gehiago izango dira hiriko kaleak eta plazak argiztatzen.

Aurtengo Gabonetan kultura-esparruko 400 jarduera baino gehiago izango dira doan, Bilbon.

Berrikuntza legez, jaietan Gabonetako bola bat jarri da Bilboko Udaletxearen aurrean, 6 metro garai eta 6 metroko diametroarekin. Argiztatuta egongo da, eta barrutik ibiltzeko modua izango da.

Bestalde, abenduaren 9an, 30 kontzertu izango dira hainbat saltoki eta hiri barrutietan.

Gabonetako protagonistarik magikoenak ere prestaketa-lanetan dabiltza Bilbora iristeko. Olentzero eta Ekialdeko Errege Magoak berriekin eta ezusteko ugarirekin itzuliko dira.

Olentzero Bilboko kalteetan ibiliko da abenduaren 23ko (larunbata) arratsaldean. Kalejira 17:30ean hasiko da Moyua plazan. Gabon Zaharra igarota, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen Kabalgataren txanda izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Gabonak 2023 Gaurko azken ordukoa