Gizartea -

Lan-istripua

Kamioilari bat hil da Erriberagoitian

Antza, gidatzen ari zela zorabiatu egin da eta kamioiaren kontrola galdu egin du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat hil da arratsalde honetan A-2622 errepidean, Erriberagoitian (Araba), gidatzen zuen ibilgailua errepidetik aterata.

Antza, gidatzen ari zela zorabiatu egin da eta kamioiaren kontrola galdu egin du.

Istripua 17:30 baino lehenago jazo da, Burgosko noranzkoan. Bilboko matrikula duen kamioia erdi iraulita geratu da bide bazterrean.

Ezbeharraren tokira larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin kamioilariaren bizia salbatzeko.

Hipotesi nagusiaren arabera, kamioia gidatzen ari zela zorabiatu egin da eta horrek eragin du istripua. Nolanahi ere, autopsiak argituko du gizonezkoa nola hil den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Lan-istripuak Araba Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea