Gizartea -

Baso batean

11 granada zahar aurkitu dituzte hozkailu baten barruan, Astigarragan

Herrizaingo Sailaren esanetan, granadak "oso zaharrak" dira, ez dute detonagailurik eta Santiagomendin agertu dira, hozkailu txiki baten barruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika granada militar zahar aurkitu ditu Ertzaintzak gaur hozkailu baten barruan, Astigarragako (Gipuzkoa) basoetan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Hozkailua erdi lurperaturik zegoen.

Herrizaingo Sailaren hitzetan, granadak "oso zaharrak" dira, ez dute detonagailurik eta Santiagomendin agertu dira, auto bateria baten tamainako hozkailu txiki baten barruan.

Zazpi granada "XPAL" motakoak dira, hiru "zilindriko" eta bat "anana" motakoa. ETAren ekintzarekin zerikusirik ez dutela azaldu du Herrizaingo Sailak.

Poliziako iturriek azaldu dutenez, granadak zituen hozkailua ikusi du lagun batek eta Ertzaintzari abisua eman dio 16:00ak aldera. Artezilariak bertaratu dira berehala.

Iturri berdinen arabera, hozkailua ia lurperaturik zegoen, baina zonan egindako azken euriteek agerian utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea