Gizartea -
Desgaitasuna dutenen Eguna
Desgaitasunak dituztenen gizarte-inklusioa aldarrikatu dute Bilbon
Desgaitasuna dutenen pertsonak gizartean parte-hartze aktiboa izan behar dutela aldarrikatu du Fekoor elkarteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Lagunen Koordinakundea den Fekoorrek 300 bat pertsona bildu ditu igande honetan Bilbon, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, sentsibilizazio-ekitaldi batean pertsona horien gizarteratzea aldarrikatzeko.
"Aldaketaren buru gara, gizarte zuzenago batera" lelopean egin dute ekitaldia, eta helburua izan da, oinarrizko askatasunak bermatuta, desgaitasunen bat dutenen pertsonek parte hartu dezatela era aktiboan gizartean.
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte-Politiketarako sailburuak parte hartu du, eta esan du "gizarte osoak lan egin behar" duela, desgaitasunak dituztenek "autonomia eta bizitza independente lortu ditzaten".
Elkarte horren arabera, desgaitasunen bat dutenen 65.000 pertsona daude Bizkaian, eta horietatik 35.000k desgaitasun fisikoa dute.
Euskadiko udalerrien % 20k ez dute Irisgarritasun Planik onartu, eta etxebizitzen % 31k ez dute igogailurik. Udal etxebizitzei dagokienez, % 36 ez daude egokituta, eta % 22,4k egokitzapen mugatuak dituzte.
Bizkaiko ginekologia- eta osasun-zentroei erreparatuta, gehienak ez dira irisgarriak, ez dituzte equipo ezta pertsonal egokituak, eta Fekoorrek ohartarazi duenez, horrek arriskuan jartzen ditu desgaitasuna duten emakumezkoak, gehienei ez baitiete azterketarik egin.
Tabernei dagokienez, Fekoorrek aztertutako 413 tabernetatik, % 7 bakarrik dira irisgarriak.