Gizartea -
Erabakia
Espainiako sari digitala 'legez kanpokoa' dela esan du Europak
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiak aplikatzen duen sari digitala "legez kanpokoa" dela uste du, Europako legearekin bat ez datorrelako.
Erredakzioa
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiak aplikatzen duen sari digitala "legez kanpokoa" dela uste du, Europako legearekin bat ez datorrelako.
Epaiak Bartzelonako Probintzia Auzitegiaren esku utzi du Espainiako sari digitala bereizketarik gabe ezartzen den erabakitzea.
Sententziak Egile eta Editoreen Elkartea (SGAE) eta Padawan enpresa aurrez aurre jarri ditu. Padawanek eduki elektronikoak biltzeko gailuak saltzen ditu. Horregatik, SGAEk 16.759,25 euroko ordaina eskatu zion Padawani 2002 eta 2004 bitartean saldutako gailuengatik.
Kasuak Bartzelonako Probintzia Auzitegian amaitu zuen eta epaitegi horrek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari Espainiako saria araudiarekin bat datorren galdetu zion. Bartzelonako Epaitegiak esan zuen Europar Batasuneko Auzitegiaren erantzunaren araberakoa izango dela SGAEk Padawani saldutako gailu guztien ordaina edo kopia pribatuetarako erabili direnena eskatzeko eskubidea.