Gizartea -

Istripua

Gazte bat hil eta beste bat zauritu da Oiz mendian, autoarekin erori ostean

Ibilgailua bidetik irten eta maldan behera erori zen. Bertan zihoazen 19 urteko bi gazteak harrapatuta geratu ziren.

19 urteko gazte bat hil da asteazken honetan Oizen, auto-istripuan

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte bat hil eta adin bereko beste bat larri zauritu zen atzo, asteazkena, Oiz mendian, Berrizen (Bizkaia) izan zen zirkulazio istripu batean, Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez. Zehazki, Sarria auzoan izan zen ezbeharra.

Hildako gaztea Erandioko bizilaguna zen eta larri zaurituta dagoena, berriz, Sondikakoa. Azken hori Gurutzetako erietxera igorri zuten.

Ibilgailua bidetik irten eta maldan behera erori zen. Bertan zihoazen bi lagunak harrapatuta geratu ziren barruan.

19:14ean larrialdi zerbitzuek abisua jaso zuten eta suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu ziren. 20:30ean lortu zuten suhiltzaileek bi lagunak bertatik ateratzea.

Gazteetako baten heriotza egiaztatu ostean, izapideak egin eta Bilboko Auzitegiko patologia zerbitzura igorri zuten, autopsia egiteko.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, gertaeraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Bizkaia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Berriz Durangaldea albisteak