Gizartea -
Haur-pornografia sarea
Interneten haur pornografia zabaltzeagatik atxilotu dute Bilbon
Atxiloketak Madril, Bilbo eta Las Palmasen egin dituzte. Karguak leporatu dizkioten pertsona, berriz, Sevillan harrapatu dute.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak haurren pornografia Internet bidez zabaltzen zuen sarea desegin du. Operazioa Badajozeko herritar batek egindako salaketaren ondorioz jarri zuten martxan; hiru pertsona atxilotu dituzte, horietariko bat Bilbon, eta laugarren bati karguak leporatu dizkiote.
Atxilotutako guztiak haurren pornografia eduki eta sarean zabaltzeagatik salatu dituzte.
Inplikatuek P2P sareen bitartez bideo eta artxiboak bidaltzen zizkieten elkarri. Pertsona helduak neska-mutiko adingabe batzuei (hilabete gutxi dituzten batzuk, tartean) gehiegikeriak egiten agertzen dira irudi horietan.
Badajozeko internauta batek emandako informazioari esker hasi zen Polizia horrelako edukiak elkarri bidaltzen zizkieten erabiltzaile horien bila, arreta berezia jarrita legez kanpoko edukiei erreferentzia garbia egiten zieten artxiboekin ari zirenei. Horrela lortu dute azkenean pertsona susmagarri horiek aurkitzea eta atxilotzea.