Gizartea -
Dagoeneko itzalita
Bihotzekoak jota hil da, etxean sute bat zuen bitartean, Barakaldon
Sutea 04:30ak aldera piztu da El Carmen kalea. Hildakoa 72 urteko gizonezkoa zen.
Erredakzioa
72 urteko gizon bat hil da gaur goizaldean bihotzekoak jota bere etxean sute bat zuen bitartean Barakaldon, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.
Sua 04:30ak aldera piztu da El Carmen kalean, etxebizitza-eraikin batean. Ordu erdi geroago, suhiltzaileek su-garrak itzaltzea lortu dute.
Suak eraikina hartzen zuen bitartean, auzokide batek bihotzekoa izan du eta bertan hil da.
72 urteko gizona ez da kiskali den eraikineko bizilaguna, aldamenekoa baizik. Su hartu duen etxebizitza erabat erraustuta geratu da; bertan aurretiazko erretiroa duen emakume bat bizi da, baina ez du inolako kalterik izan.
Horrez gain, su garrak itzaltzeko urak kalteak eragin ditu azpian dauden hainbat etxebizitzatan.