Gizartea -

Trafikoa

Bost autok talka egin dute N-1 errepidean, Beasainen, eta ilara luzeak sortu dira

Horrez gain, auto bat bidetik atera da A-8an, Trapagaranen, eta pilaketak sortu dira Bilboko noranzkoan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost autok talka egin dute N-1ean, Beasain parean (Gipuzkoa), eta ilara luzeaksei kilometrokoak— sortu dira Gasteizerako bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 08:00etan izan da, 420 kilometroan, Beasaingo tunelean. Zorionez, ez da inor zauritu. Dena dela, ezkerreko erreia itxi behar izan dute, eta istripua izan eta ordubetera itxita zegoen oraindik. Hala, pilaketak sortu dira Gasteizerako bidean.

Bizkaian ere izan da istripurik. Auto bat bidetik atera da A-8an, Trapagaran parean. Gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Istripua 06:20 aldera jazo da, eta 07:20rako bidetik kenduta zegoen. Nolanahi ere, ordu horretan ibilgailu asko ibiltzen dira inguru horietan, eta, ondorioz, ilarak sortu dira Bilborako bidean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Trapagaran albisteak Beasain bideoak 1 errepide nazionala istripuak