Gizartea -
Tarragona
Emakume bat hil dute Cambrilseko banketxe batean izandako lapurretan
Biktima sukurtsaleko langile gazte bat da. Lapurretako batek tiroz hil du, dirua emateari uko egin omen diolako. Erasotzaileek ihes egin dute.
Erredakzioa
Emakume bat hil dute gaur Cambrilsen, Banco Santanderren sukurtsal batean izandako lapurretan, Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez. Oraindik ez dute argitu gertakaria zehatz-mehatz nola jazo den, baina, antza, 09:00ak inguruan zenbait lapur aipatu sukurtsalean sartu dira eta indarra erabiliz bertan zegoen diru guztia eramaten saiatu dira.
Biktima bulego horretako langile gazte bat da, 20-30 urte artekoa. Lehen datuen arabera, uko egin dio dirua emateari eta lapurretako batek tiroz hil egin du, hasiera batean labankadaz hil dutela jakinarazi dute arren.
Tiro egin ostean, lapurrek ihesari eman diote eta Esquadra Mossoak haien bila ari dira.