Gizartea -

Bizkaia

Atzerapenak izan dira Bilboko metroan, San Ignazion izandako matxura bat tarteko

08:00ak aldera San Ignazioko trenbide-orratza matxuratu da, eta konpondu duten arte (08:50), hainbat minutuko atzerapenak izan dira, batez ere 1 linean.

Argazkia: Metro Bilbao
Argazkia: Metro Bilbao

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Ignazioko metro-geltokiko orratzean izandako matxura bat tarteko, atzerapenez ibili da gaur goizean Bilboko metroa, Metro Bilbao konpainiak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ordubete iraun du gorabeherak, 08:00etatik 08:50era arte.

Itxaronaldia ohi baino handiago izan da, minutu batzuetakoa, eta batez ere 1 lineari eragin dio, eta maila txikiagoan, 2 lineari.

Matxura 08:00ak aldera jazo da. Metroko langileak berehala bertaratu dira San Ignaziora, eta 08:50erako konpondu dute matxura teknikoa. Hala, apurka-apurka, bere onera etorri da zerbitzua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Metro Bilbao gertakaria Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa