Gizartea -
Polemika
Sanchez-Dragok zin egin du ez dela neskatoekin oheratu
Idazleak, hala ere, aitortu du neska adingabeek "berotu" egin zutela: "Nor ez zen berotuko? Oso politak ziren, jatorrak eta apainak".
Erredakzioa
Fernando Sanchez-Drago idazleak "barkamena" eskatu die azken lanean idatzitako pasarte polemikoarengatik (bi adingabe japoniarrekin oheratu zela dio) irainduta sentitu direnei, izan ere, literatura bihurtutako "anekdota bat" besterik ez omen da. Gainera, zin egin du ez duela "adingabeekin tratu erotikorik izan".
Efe albiste-agentziari igorritako komunikatu batean, idazleak "hipokresiak, sektarismoak eta sentsazionalismoak huskeri batekin ireki duen eztabaida inozoa" ixtea eskatu du. Izan ere, Telemadrideko enpresa batzordea ere jokoan sartu omen da idazleak duen kontratua "eteteko" eskatuz. "Onartezina da 13 urteko haurrekin harreman sexualak izateaz harro dagoen gizon bat gurea bezalako komunikazio enpresa publiko batean egotea", adierazi dute enpresako sindikatuek.
Dios los cría... y ellos hablan de sexo, drogas, España, corrupción... liburuan agertzen da polemika piztu duen pasartea: "En Tokio, un día, me topé con unas lolitas, pero no eran unas lolitas cualesquiera, sino de esas que se visten como zorritas, con los labios pintados, carmín, rimel, tacones, minifalda... Tendrían unos trece años. Subí con ellas y las muy putas se pusieron a turnarse. Mientras una se iba al váter, la otra se me trajinaba".
Komunikatuan, Sanchez-Dragok zehaztu du, aipatu pasartearen harira, "egia" dela neskatoek "minigonak, takoiak eta makillaje ausarta" zeramatzatela eta haiekin hitz egin zuela kafe bat edaten zuten bitartean. Gainera, "bi neskatoak" lardaskan aritu zirela ere onartu du.
Baina, "dena oso xaloa eta lagunartekoa izan zen. Ia ez zen kontaktu fisikorik izan: eskutik heldu, begietara begiratu, musuren bat masailen...".
Hala ere, aitortu du neska adingabeek "berotu" egin zutela: "Nor ez zen berotuko? Oso politak ziren, jatorrak eta apainak", baina "ez zituzten 13 urte". Liburuan datu faltsu hori "pipermin" pixka bat jartze aldera idatzi omen zuen.