Gizartea -
Etsita
Langabe batek giltzurruna jarri du salgai 50.000 euroren truke
Dibortziatuta dago, espetxetik atera berri da eta ekonomia krisiak bete-betean jo du. Saltzaileak zehaztu du "osasuntsu" dagoela eta prezioa negozia daitekeela.
Erredakzioa
Malagako 43 urteko gizoneko langabe batek, etsipenak jota, salgai jarri du giltzurruna Interneten "50.000 edo 60.000 euroren truke".
Soldatzailea lanbidez, ekonomia krisiak bete betean jo du gizona. Lau hilabete daramatza arrebaren etxeko sofan lo egiten, ez baitauka etxebizitza propiorik. Gainera, espetxean egon da emaztearekin izan zuen "borroka batengatik" eta orain duela gutxi atera da. Seme baten aita da eta 426 euroko diru-laguntzarekin bizi da.
Egoera horren aurrean, Interneteko iragarki webgune batean giltzurruna jarri du salgai honako mezuarekin: "Kaixo, giltzurruna saltzen dut beharragatik, 43 urte ditut, osasuntsu nago, prezioa negozia daiteke". Beldur dela aitortzen duen arren, "etsita" dagoela azpimarratu du SUR egunkarian.