Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Indarkeria matxistaren aurkako itunak 200 milioi euro izango ditu 2018rako

Lehen urteko 200 milioi horietatik 80 Espainiako Gobernuari dagozkio, 100 autonomia erkidegoen artean banatuko dituzte, eta gainerako 20ak udalentzat izango dira.

Dolors Montserrat Osasun ministroa, Berdintasun Mahai Sektorialean. EFE
Dolors Montserrat Osasun ministroa, Berdintasun Mahai Sektorialean. EFE
Dolors Montserrat Osasun ministroa, Berdintasun Mahai Sektorialean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak, autonomia erkidegoek eta udalek genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunari zigilua jarri diote aho batez. 200 milioi euroko diru-kopurua emango zaio eta lehenengo 26 neurriak martxan jarriko dira 2018an.

Berdintasunaren Konferentzia Sektorialean egin dute, asteazken honetan, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioan. Kongresuan irailean lortutako akordioa berretsi dute; bost urtetan 1.000 milioiko finantzaketa aurreikusi dute, eta 200 ekimen baino gehiago arazo honi aurre egiteko.

"Gaur genero-indarkeriaren aurkako ituna amaitzen dugula esan dezakegu", nabarmendu du Dolors Montserrak departamentuko arduradunak. Akordio "historiko" hau "Espainian hil dituzten emakume guztiei" eskaini nahi izan die: 2003an kontatzen hasi zirenetik 918, horietatik 47 aurten. Hego Euskal Herrian 43 emakume hil dituzte haien bikotekide edo bikotekide ohiek 14 urteotan.

Akordioa aho batez berretsi dute, baina finantzaketa bilerako punturik eztabaidagarriena izan da, izan ere, autonomia erkidegoek aurrekontuko diru-kopuru bat eskatzen zuten berehala martxan jartzeko.

Montserratek 200 milioi euroko finantzaketa ziurtatu du 2018ko lehen hiru hilabeteetarako, iazko Aurrekontu Orokorrak luzatu behar izanda ere edota kontu berri batean egin behar izanda ere, Espainiako Gobernuak aurrera ateratzeko babesa jasoko balu.

Lehen urteko 200 milioi horietatik 80 Espainiako Gobernuari dagozkio, 100 autonomia erkidegoen artean banatuko dituzte, eta gainerako 20ak udalentzat izango dira.

--------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza