Gizartea -
Urtarrilak 1
2018ko EAEko lehen haurra Itziar arabarra da
Urtea hasi eta 45 minutura jaio da Itziar. Gipuzkoako lehen umea Danel da eta Bizkaiko lehen jaioberria, berriz, Ioritz. Nafarroako 2018ko lehen haurraren izena Marina da, eta 03:23ean jaio da.
Agentziak | Erredakzioa
2018ko lehen umea Euskal Herrian Itziar izeneko neskato arabarra da. Urtea hasi eta 45 minutura jaio da Gasteizen.
Gipuzkoan eta Bizkaian zertxobait beranduago iritsi dira 2018kolehen haurrak:
Gipuzkoako lehen umea, 03:30ean iritsi da, eta Danel du izena. Debagoieneko Ospitalean jaio da.
Bizkaiko lehen jaioberria, handik eta guztira iritsi da: 03:36an. Iriotz du izena, eta Basurtuko erietxean jaio da. Handik gutxira jaioa da bigarren bizkaitarra, Asier, 3:40ean iristi baita Gurutzetako ospitalean, Barakaldon.
Navarra
Bestalde, Marina da 2018an Nafarroan jaiotako lehen haurra. Tudelako Reina Sofia ospitalean izan da, 3:23ean.