Gizartea -

Suteak

Suteak izan dira Portugaleteko bi balkoitan, suziriengatik

Ez da zauriturik izan, baina bai kalte materialak. Bilboko bi edukiontzitan eta Gasteizko pabiloi batean ere suteak izan dira.

Bengalate bategatik kaltetutako sutea Portugaleteko Carlos VII. etorbidean. EFE
Bengalate bategatik kaltetutako sutea Portugaleteko Carlos VII. etorbidean. EFE
Bengalate bategatik kaltetutako sutea Portugaleteko Carlos VII. etorbidean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi suziri piroteknikok suteak eragin dituzte Portugaleteko (Bizkaia) etxebizitzetako bi balkoitan; ez da inor zauritu, baina kalte materialak izan dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lehenengo sutea 00:00ak aldera izan da, Carlos VII kalean, hirugarren pisuan. Suhiltzaileek sutea itzali dute.

Bost minutu beranduago, beste sute bat piztu da beste balkoi batean, Luis Fernandez Gomez kaleko etxebizitza bateko lehen pisuan, gas-galdararen alboan. Eraikina hustu dute badaezpada, baina suhiltzaileek berehala itzuli dituzte sugarrak.

Bilbo

Bestalde, sute bat izan da astelehen goizaldean, Bilboko bi edukiontzitan, eta kalteak eragin ditu bi ibilgailutan eta eskola bateko kanpoaldeko txapan. Ez da inor zauritu.

Ertzaintzatik azaldu dutenez, sutea 00:45ean piztu da, Bizkaiko hiriburuko Manuel Allende kalean.

Gasteiz

Azkenik, Gasteizen izandako sute batek kalte materialak eragin ditu, baina ez da inor zauritu, Segurtasun Sailaren arabera.

Ezbeharra 03:10ean izan da, Jose Maria Iparragirre kaleko pabiloi batean. Une horretan ez zegoen inor bertan.

Hasiera batean suhiltzaileek sutea nahita eragindakoa izan dela susmatu duten arren, hipotesia bertan behera utzi dute, ebidentzia faltagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Portugalete bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Suteak gaur Gasteiz albisteak