Gizartea -
Udako ordutegia amaituta
Igande honetan erlojuak ordubete atzeratuko dira
03:00etan 02:00ak izango dira, beraz, ordubete gehiago egingo dugu lo. Aldaketa hori petrolioaren krisia (1974) izan zenetik egiten da, hainbat herrialdek argindarra hobeto erabiltzea erabaki zutenean
Erredakzioa
Datorren igandeko (hilak 31) goizaldean ''uda ordutegia'' bukatuko da; hori dela eta, erlojuak ordubete atzeratu beharko ditugu, hau da, 03:00etan, 02:00ak izango dira, Turismo, Industria eta Merkataritza Ministerioak gidatzen duen Dibersifikatze eta Energia Aurrezte Institutuaren (IDAE) arabera.
''Ordutegi aldaketa'' 1974eko petrolioaren krisiaren ostean ezarri zen, modu desorekatu batean, hainbat herrialdek eguzkiaren argia hobeto erabiltzeko asmoz erlojuak aurreratzea erabaki zutenean. Horrenbestez, argindar gutxiago kontsumitzen da argiztapenean. Europako zuzentaraua 1981etik hona aplikatzen da eta lau urtean behin berritu izan dute geroztik.
''Udako ordutegia''ren hasiera -erlojuetan ordubete aurreratzen denean- martxoko azken astebuko igandean hasi eta urriko azken asteburuko igandean bukatzen da, beste ordubete atzeratuta.