Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Sexu-abusuen aurkako diru funts bat sortu dute Hollywoodeko emakume aktoreek

300 emakume baino gehiagok, besteak beste, Meryl Streep, Reese Witherspoon, Jennifer Aniston eta Eva Longoria aktoreek, baliabiderik ez duten emakumeei laguntzeko funts bat sortu dute.

Meryl Streep aktorea, diru funtsaren bultzatzaileetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Meryl Streep aktorea, diru funtsaren bultzatzaileetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Meryl Streep aktorea, diru funtsaren bultzatzaileetako bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hollywoodeko 300 emakume boteretsu baino gehiagok, besteak beste, Meryl Streep, Reese Witherspoon, Jennifer Aniston eta Eva Longoria aktoreek, diru funts bat martxan jarri zuten astelehenean, sexu-abusuen aurrean baliabiderik ez duten emakumeei defendatzen laguntzeko.

Ekimena #MeToo (Ni ere) mugimendutik abiatu da. Sexu-abusuak salatzeko dei egiten die mugimenduak mundu guztiko emakumeei. Ekimenak indarra hartu zuen, Harvey Wenstein zinema produktorearen aurkako akusazioen berri izan ondoren.

The New York Times eta La Opinion egunkarietan argitaratutako gutun batean, aktore, zuzendari, produktore eta zinema, telebista eta antzerki industriako langileen koalizioa AEBko beste ekonomia sektoreetan lanean ari diren “ahizpei” zuzentzen zaie.

“Soldata baxuko industrietan lanean ari diren emakumeen ahotsari, botereari eta indarrari bultzada eman nahi diegu, indarkeriaren eta esplotazioaren aurrean ahulagoak direlako, ez baitute egonkortasun finantzierorik”, adierazi dute gutunean.

Horretarako, 'Time's Up' ('Denbora bukatu da') defentsarako funtsa martxan jarri dute. Dagoeneko 13 milioi dolar bildu dituzte. Soldata baxuak dituzten emakume horiek lagundu nahi dituzte, sexu-abusuak salatzeagatik izan ditzaketen ondorioen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Indarkeria matxista Espainian Ameriketako Estatu Batuak albisteak Aktoreak bideoak Gaurko azken orduko albistea