Gizartea -
Telebista
Telecinco eta Cuatrok bat egingo dute, baina baldintza batzuekin
Telecinco eta Cuatroren fusioa onetsi du LBNk, baina baldintza batzuk ezarri ditu.
Erredakzioa
Lehiaren Batzorde Nazionalak (LBN) Telecinco eta Cuatroren bat-egitea onetsi du, baina elkartuko diren kateek baldintza batzuk bete behar izango dituzte.
Baldintza horiek publizitatearen merkatuarekin eta ikus-entzunezko edukiak eskuratzearekin lotuta daude, azken horiei mugak jartzen dizkiete.
Telecincok hartu duen konpromisoak antzemandako lehia arazo batzuk konponduko ditu. Horietaz telebistako beste kateak ohartarazi ziren, LBNk adierazi duenez.
Bi kateen bat egiteak erakundearen botere negoziatzailea indartu lezake ikus-entzunezko edukien erosketari begira. Horrek telebistaren merkatuan Telecincoren lehiakideak direnei eta eduki txikiagoen hornitzaileei eragingo lioke.