Gizartea -

DROGAK

Zazpi kilo anfetamina eta marihuana kilo bi konfiskatu dituzte Gernikan

Merkatuan 100.000 bat euroko balioa dauka Ertzaintzak konfiskatutako droga. Operazio horretan hiru pertsona atxilotu dituzte.

Konfiskatutako droga, dirua eta tresnak. Argazkia: Ertzaintza.
Konfiskatutako droga (speed, marihuana, haxix eta kokaina), dirua eta tresnak.
Konfiskatutako droga, dirua eta tresnak. Argazkia: Ertzaintza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 7 kilo speed eta marihuana kilo bi konfiskatu ditu Gernikan (Bizkaia) egindako droga trafikoaren aurkako operazio batean. Halaber, haxix eta kokaina kopuru txiki bat ere atzeman du.

Merkatuan 100.000 bat euroko balioa dauka Ertzaintzak konfiskatutako droga horrek, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Operazio horretan, hiru lagun atxilotu dituzte: alde batetik, 51 eta 50 urteko bi gizon, eta bestetik, 55 urteko emakume bat. Ertzaitnzak jakinarazi duenez, 51 urteko gizona orain dela urtebete droga trafikoagatik atxilotua izan zen.

Gernikako taberna batean atxilotu zuten joan den asteartean 51 urteko gizona. Beste biak egun horretan bertan ere atxilotu zituzten, jadanik atxilotuta zegoenaren etxean sartu eta kokaina poltsa bat ateratzen ari zirela.

Ertzainek atxilotutako lagunen etxeen miaketetan, konfiskatutako droga aurkitzeaz gain, droga prestatzeko tresneria ere aurkitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Bizkaia Drogak argazkiak Gernika-Lumo albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa