Gizartea -
Portugaleten
Eraikin bateko auzokideak irtenarazi dituzte taberna batean izandako sute batengatik
Dirudienez, eraikinaren behealdean kokatutako tabernaren panel elektrikoan piztu da sutea. Ez da zauriturik izan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eraikin batean bizi diren auzokideak irtenarazi dituzte igande honetan Portugaleten, eraikin horren behealdean kokatuta dagoen taberna batean sute bat piztu ostean. Suhiltzaileek sutea kontrolatu dute dagoeneko.
Gertaera 17:30ak aldera jazo da. Dirudienez, sutea panel elektrikoan hasi da, Coscojales kaleko 5. zenbakian kokatutako taberna batean, hain zuzen ere, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak eta suhiltzailtzaileak bertaratu dira, eta lau solairu dituen egurrezko eraikina auzokidez hustu dute. 17:50ak aldera sutea kontrolpean hartu dute. Ez da zauriturik izan.