Gizartea -
Gertaera
Haurdun dagoen bikotekideari jo egiteagatik atxilotuta, Bilbon
Atxilotua, 19 urtekoa, auzokoek Ertzaintzari abisua eman eta gero atxilotu dute.
Erredakzioa
19 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon, emakumeenganako indarkeria delitu bat egitea egotzita, bere bikotekideari ustez eraso egiteagatik, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.
09:00ak jotzear zirenean, San Frantzisko auzoko bizilagun batzuek emakume bat jotzen ari zirela esan zioten Ertzaintzari, emakumea laguntza eske entzun eta gero.
Bertaratutako polizia-autoko agenteek kalean, etxebizitzaren atariaren aurrean, topatu zuten kolpeak jaso zituen emakumea. Biktimak ertzainei esan zien arabera, bere bikotekideak jo egin zion eztabaidatzen ari zirela, baina bere eskuetatik libratu eta etxetik ihes egitea lortu zuen.
Emakumea erietxe batera eraman zuten eta agenteak eztabaida izan zen tokira joan ziren. Bertan ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilo eraman zuten.