Gizartea -
Istripua
Motor-gidari bat hil da Aiaran furgoneta baten kontra kolpatuta
Furgonetako gidariak ere zauriak izan ditu. Ertzaintza istripua zerk eragin duen ikertzen ari da.
Erredakzioa
Motor-gidari bat arratsaldean hil da A-624 errepidean, Araia udalerrian, Araban, furgoneta baten kontra jota. Istripua zerk eragin duen ez dago oraindik argi eta, Herrizaingo Sailaren arabera, Ertzaintzak ikerketa abian jarri du.
Hilotzaren altxatzea Ertzaintzaren eskutan utzi du epaileak. Hildakoa Gasteizko auzitegi medikuntza zerbitzura eraman dute autopsia egiteko.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, furgonetako gidariak zauriak izan ditu eta osasun zerbitzuen laguntza behar izan du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea