Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat zauritu da Bilboko etxebizitza batean izandako sutean

Suak eragindako ke toxikoa arnastu du emakumeak eta Basurtuko erietxera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da Bilboko etxebizitza batean arratsalde honetan izan den sutean.

Gertakaria 19:30 inguruan jazo da, Gorte kalean dagoen etxebizitza batean. Sukaldeko ke-erauzgailuak su hartu du.

Sutea ez da handia izan, baina emakumeak ke toxikoa arnastu du eta anbulantzian Basurtuko ospitalera eraman dute.

Suhiltzaileek sua itzali eta etxea aireztatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Suteak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur