Gizartea -
Gertakaria
Atxilotu dute Bilbon labankadaz gazte bat larri zauritu duen adingabea
Erasoa atzo gertatu zen Begoña auzoan. Lau adingabek osatutako talde batek bi gazte inguratu eta sastakatu zituen, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Ertzaintzak 17 urteko mutiko bat atxilotu du gaur eguerdian bart bi gazte labankadaz zauritu (horietako bat oso larri dago) izana leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Goizaldean hiru adingabe atxilotu ditu bi gazteen kontrako erasoan parte hartzea egotzita.
Erasoa Begoña auzoan gertatu zen. Aipatu iturrien arabera, lau adingabeko talde batek bi biktimak inguratu eta, haiekin eztabaidatu ondoren, sastakatu zituen. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du eta ihes egitea lortu bazuen ere, gaur eguerdian atzeman dute bi gazte sastatzeagatik.
Biktimetako batek adierazi duenez, igogailuaren inguruan zeuden erasotzaileek inguratu zituztenean. Horietako batek muturreko bat eman zien eta ondoren sastakatu egin zituen, bat bizkarrean eta bestea sabelean. Ertzaintzak lau erasotzaileetako hiru atxilotu ditu goizaldean, labankadak eman zituenak ihes egitea lortu baitu.
Gero, ordea, labanaz eraso egin duen gaztetxoa atzeman du Ertzaintzak.
Anbulantzia batek bi zaurituak ospitalera eraman zituen, eta bertan dago bat oso egoera larrian ingresatuta. Besteak, berriz, sendagiria jaso du dagoeneko.