Gizartea -

ARABA

50 urteko gizon bat larri zauritu dute Gaubean, labanaz

Borroka Errege egunaren bezperan gertatu zen. Antza denez, gizonak likido zaurgarri bat bota zion aurpegian gazte bati eta haren anaiak hainbat labankada eman zizkion. Bi pertsona atxilotu dituzte.

Gurendes-Quejoko —Gaubeako udalerrian- izan zen liskarra. Argazkia: EiTB
Gurendes-Quejoko —Gaubeako udalerrian- izan zen liskarra. Argazkia: EiTB
Gizon bat larri zauritu dute Gaubean, zortzi labankada jaso ostean

1:11

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko Gurendes-Quejoko —Gaubeako udalerrian— bizilagun bat oso larri dago Txagorritxuko Ospitalean, Errege Egunaren bezperan hainbat labankada jaso ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, borroka urtarrilaren 5etik 6rako gauean gertatu zen. Antza denez, gizonak beren jarrera aurpegiratu zien gazte lokal bateko kideei. 23:00ak aldera, itzalaldi bat gertatu zela-eta, gazteetako bat kanpora atera zen. Une horretan, gizonezkoak likido zaurgarri bat (lixiba litzatekeena) bat bota zion gazteari aurpegira. Gerora, gaztearen anaiak hainbat labankada eman zizkion gizonari sukaldeko labana batekin.

Likido zaurgarria bota zuen gizonak larri jarraitzen du Gasteizko Txagorritxu ospitalean. Halaber, Ertzaintzak gizona inputatu du.

Hasiera batean lau pertsona atxilotu zituzten, baina gertaerarekin zerikusirik ez zutela egiaztatutakoan horietako bi aske gelditu ziren. Beste bi atxilotuek —tartean gaztearen anaia— epailearen aurrean deklaratu zuten atzo eta karguekin aske gelditu ziren, epaiaren zain.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Gertaerak jota utzi du 50 biztanleko herria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Delituak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gaubea gaur