Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume batek ukituak salatu ditu Gasteizen, Errege egunaren bezperan

Ustezko erasotzailea identifikatu dute, eta Gasteizko Udaltzaingoak epaitegietara igorri du auzia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek ukituak salatu ditu Errege egunaren bezperan, Gasteizen. Salaketaren arabera, erasoa Gasteizko Alde Zaharreko taberna batean gertatu zen.

Gasteizko Udaltzaingoak ustezko erasotzailea identifikatu du eta epaitegietara igorri du auzia, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Iturri horren arabera, erasoa Nueva Dentro-Juderia kaleko taberna batean gertatu zen.

Erasoa jasan zuen emakumearen lagun batek sare sozialetan azaldu duenez, gazte talde bat sartu zen tabernan eta bertan zegoen jendea molestatzen hasi zen. Talde horretako kide batek eskua sartu zion bere lagunari eta arrastaka eraman zuen berarengana.

Salaketaren ostean, Udaltzaingoak izapideak ireki eta ustezko erasotzailea identifikatu du. Orain, epaitegien esku geldituko da auzia.

__________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Tratu txarrak Araba Salaketak berriak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Eguneko albisteak Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza