Publizitatea
X

Irratia zuzenean

016 genero indarkeriaren biktimentzako telefonoak gizonak ere artatuko ditu

Gizartea

ESPAINIAKO GOBERNUA

016 genero indarkeriaren biktimentzako telefono zerbitzuak gizonak ere artatuko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIA

2018/01/09

Berdintasunaren eta genero indarkeriaren prebentzioaren inguruko aholkularitza jaso dezakete gizonezkoek 016 telefonoan, Espainiako Gobernuak onartu berri duen aldaketa baten ondorioz.

  • Argazkia: EFE.

    Argazkia: EFE.

    Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Indarkeria matxistaren biktimei laguntza emateko Espainiako Gobernuak martxan duen 016 telefono zerbitzuak gizonak ere artatuko ditu hemendik aurrera. "Berdintasunari, genero indarkeriaren prebentzioari, eta bikoteen arteko banaketa edota dibortzio prozesuei eta seme-alaben zaintzari buruzko informazioa" emango zaie gizonei, Espainiako Gobernuak onartu berri duen aldaketa baten ondorioz.

Hain zuzen, zerbitzua esleitzeko baldintza-agiria berritu du Mariano Rajoyren Exekutiboak, eta hor daude jasota aldaketak. Joan den abenduaren 26an onartu zuen txostena Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasuneko Ministerioak.

Baldintzen artean, 016 zerbitzuak gizonei eskainiko dien aholkularitza da berrikuntza nagusia. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko informazioa emango zaie, hala eskatzen duten gizonei. Halaber, indarkeria matxistaren prebentziorako neurrien berri ere emango zaie.

Banaketa edo dibortzio prozesuen inguruko eta haurren zaintzari buruzko informazioa ere erraztuko zaie telefono horretara deitzen duten gizonei.

Kritikak

Hautsak harrotu ditu Espainiako Gobernuaren erabakiak, oposizioko alderdien eta emakumeen elkarteen artean.

Espainiako Emakume Aurrerakoien Federazioak erabakia atzera botatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Orain arte bezala, 016 telefonoa soilik genero indarkeriaren biktimak artatzeko izatea eskatu dute.

PSOEk ere gogor kritikatu du 016 telefonoak gizonezkoen deiak ere artatzea. Angeles Alvarez PSOEko Berdintasun bozeramaileak esan duenez, zerbitzu horren jatorrizko funtzioa erabat distortsionatzen dute baldintza berriek.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena