Gizartea -

Umetxoa ondo dago

Hamar urteko neskato bat ama izan da, Cadizen

Adingabeak eta umetxoak familiarekin normaltasunez bizitzen jarraituko duten aztertuko du orain Andaluziako Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar urteko neskato bat ama izan da Cadizeko erietxe batean. Adingabeak eta umetxoak familiarekin normaltasunez bizitzen jarraituko duten aztertuko du orain Andaluziako Gobernuak.

Umetxoaren aita ere adingabea da, baina Andaluziako Gobernuak ez du asteartera arte haren berririk izan. Jaioberriak 2,9 kiloko pisua izan du eta asteartean jaio zen, Jerezeko ospitale batean. Asteburu honetan, amak eta umetxoak alta jaso dute.

Oraingoz "osasuntsu" daudela esan dute. Orain arte bezala, familiarekin bizi dira eta, egoera "arrarorik" gertatu ezean, betiko etxean bizitzen jarraituko dute.

Garrantzitsuena ama eta umea ondo egotea da. Horrela baldin bada, ohiko etxean gelditu ahal izango dira", esan dute Andaluziako Gobernutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea