Gizartea -

Immigrazioa

Pertsona etorkinen kanpamentu berri bat hustu dute Bilboko Portuan

Portuko Agintaritzak ohartarazi duenez, garbitasun eta higiene publiko “arazo larriak begi-bistakoak” ziren berriro, “kanpamentuko pertsonen osasuna arriskuan zegoen”.

Etorkinen kanpamentu baten irudia Bilboko Portuan. Artxiboko irudia: EiTB
Etorkinen kanpamentu baten irudia Bilboko Portuan. Artxiboko irudia: EiTB
Etorkinen kanpamentu baten irudia Bilboko Portuan. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portuko Poliziak, Segurtasun Indarrekin elkarlanean, “baimenik gabeko” kanpamentu berri bat hustu du Bilboko Portuan.

“Legez kanpoko kanpamentu bat” hustu behar izaten duten lehen aldia ez da; izan ere, iragan azaroan pertsona etorkinen talde bat alde egitera behartu zuten.

Portuko Agintaritzak agiri batean azaldu duenez, kanpamentuak “legez kanpokoak” dira, azpiegitura “kritiko” baten lurretan daudelako. Bilboko Portuak “ekonomiari oinarrizko zerbitzu bat” ematen diola gogorarazi du Agintaritzak. “Ondorioz, enpresen eta garraiatzen diren merkantzien segurtasuna bermatu behar da”, gaineratu du.

Gainera, azpiegitura kritiko batek, ororen gainetik, “bertako langileen, bisitarien eta bidaiarien segurtasuna bermatu behar du”, Portuko Agintaritzak erantsi duenez

Garbitasun eta higiene"arazo larriak"

Bestalde, Portuko Agintaritzak ohartarazi duenez, garbitasun eta higiene publiko “arazo larriak begi-bistakoak” ziren berriro, “kanpamentuko pertsonen osasuna arriskuan zegoen”.

Azkenik, kanpamentuek jarraitzen baldin badute ekinbidea berdina izango dela ohartarazi du erakundeak. “Portuko segurtasun betebeharren aurrean ezikusiarena egiterik ez du” Agintaritzak, nabarmendu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Santurtzi Migrazioaren albisteak Bizkaia Bilboko Portua bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Abanto Zierbena albisteak