Gizartea -

Adierazpen polemikoak

Berlusconi: 'Hobe da neska ederren zalea izatea gaya izatea baino'

"Bizitza eta emakumeak maite izan dituen pertsona alaia izan naiz beti, horrelakoa naiz", esan du Italiako lehen ministroak.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconiren hitzetan, "hobe da neska ederren zale amorratua izatea gaya izatea baino". Berlusconiren festa pribatuetan neska adingabe bat egon izanaren harira piztu den iskanbila dela eta egin ditu adierazpenok Italiako lehen ministroak. Prentsaren aurka ere egin du, gainera.

Joan den astean Ruby izeneko adingabearen aferak hautsak harrotu eta gero, Berlusconik bere bizimoduarekin “pozik” dagoela esan eta emakumeenganako bere maitasuna aldarrikatu zuen.

"Beti izan naiz horrelakoa; batzuetan emakume ederrei aurpegira begiratzen diet, baina hobe da neska ederren zale amorratua izatea gaya izatea baino", esan du.

Jarraian, adingabea hizpide hartuta txantxetan aritu da. "Arazo txiki bat daukat, Ruby izeneko neska bat kokatu behar dut erakusmahai hauen artean", adierazi du. Ildo horretan, egindakoa astelehenean 18 urte bete zituen neskarekin "ona izateagatik" egin zuela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea