Gizartea -
Ekimena
Animalien larrua kontsumitzearen aurkako protesta egin dute Bilbon, biluzik
Parte hartzaileek salatu dutenez, larruaren industriak esploatatzen dituen animaniek 'sufrimendu ikaragarria' jasaten dute.
Agentziak | Erredakzioa
Hogei bat pertsona baino gehiagok biluzik protesta egin dute gaur Bilbon, odol simulatuz estalita, larruaren industriak esplotatzen dituen animalien "sufrimendu ikaragarria" salatzeko.
Piztiak konpartsa animalistak deitutako ekimena izan da, eta Arriaga plazan bildu dira.
Aktibistak biluzik etzan dira lurrean, odol simulatuz estalita; horien atzean, berriz, hizki handiz 'Larrua erailketa da' leloa osatzeko. Salaketak bost minutu iraun ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea