Gizartea -
Istripua
Gizon bat hil da Nafarroan, auto batek oinezkoen pasabide batean harrapatuta
Autoko gidariak negatibo eman du droga eta alkohol probetan.
Agentziak | Erredakzioa
65 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean Azagra (Nafarroa) herrian, auto batek oinezkoen pasabide batean harrapatuta. Ibilgailuko gidariak negatibo eman du droga eta alkohol probetan.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 20:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, NA-134 errepideko 47. kilometroan dagoen oinezkoen pasabide batean, Azagra herrian.
Biktima San Adriango osasun zentrora eraman duten arren, azkenean hil egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea