Gizartea -

ERC-IU-ICVren ekimena

Bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiak ugariak izango dira

Horrela, familia ugarien kontzeptua hedatu egingo da, izan ere, bi seme-alaba dituzten pertsona alargunez gain guraso ezkongabeak, bananduak edo dibortziatuak ere familia ugariak izango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiak aurrerantzean familia ugariak izango dira, 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea indarrean sartu eta hilabete barru.

ERC-IU-ICVren ekimena onartuko duela iragarri du gaur PSOEk. Horrela, familia ugarien kontzeptua hedatu egingo da, izan ere, bi seme-alaba dituzten pertsona alargunez gain guraso ezkongabeak, bananduak edo dibortziatuak ere familia ugariak izango dira.

Aurrekontuetako testuaren zuzenketak eztabaidatzeko bileran, ekimen horren helburua pertsona horiek Administrazioaren bekak eta diru-laguntzak eskuratzeko eskubidea izatea dela azaldu du talde sozialistak.

Bestalde, talde parlamentario berdinaren beste zuzenketa bat onartu du PSOEk. Horrela, 2011n pentsioaren osagarria 531 eurokoa izango da alokairuan bizi eta etxebizitza jabeak ez diren pertsonentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea