Gizartea -
Bizkaia
56 et 61 urteko bi txirrindulari zauritu dira Berangon eta Gueñesen
Aurrena auto batek harrapatu du Berangoko Eroskiren ondoan dagoen biribilgunean. Bestea autobus batek jo du BI-3651 errepidean.
Agentziak | Erredakzioa
56 urteko txirrindulari bat zauritu da eguerdian, auto batek harrapatuta, BI-3737 errepidean, Berangoko (Bizkaia) Eroskiren alboan dagoen biribilgunean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 12:30 aldera gertatu da. Zauritua Urdulizko ospitalera eraman dute.
Bestalde, 61 urteko txirrindulari bat zauritu da goizean. Dirudienez, Bizkaibuseko autobus batek jo du BI-3651 errepidean, Gueñesen.
Zauritua txirrindulari talde batean zihoan 09:40 aldera. Antza denez, eroriko bat izan du. Besaburuan lesioa du eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ezbeharraren arrazoiak argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.