Gizartea -

Errioxa

Irakasle bat zigortu dute Logroñon sei haurri sexu-erasoak egiteagatik

Neskatilek zortzi eta bederatzi urte zituzten. 36 urteko gizonak soinketa eskoletan sartzen zien eskua haurrei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Logroñoko epaitegi batek 12 urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizonezko irakasle bati eskolan zortzi eta bederatzi urteko sei neskatilari sexu-gehiegikeriak egiteagatik. Gainera, sei urtez irakasle izatea debekatu diote eta ezin izango du biktimengana hurbildu edo haiekin hitz egin datozen bost urteetan.

Delituak 2009-2009 ikasturtean gertatu ziren, irakasleak Logroñoko ikastetxe publiko batean psikomotrizitate eskolak ematen zituenean. 36 urteko gizonak soinketa eskoletan sartzen zien eskua haurrei.

Adingabeetako batzuk gurasoei esan zieten gertatutakoa eta eskolan "erabat" sinetsi zuten haurrek esandako, izan ere, neskatila "arruntak, fantasia handirik egiten ez dutenak" omen dira, epaian agertzen denez.

Gainera, perituen txostenetan ere erabat sinesgarritzat jotzen dira haurren testigantzak, "gertakariak testuinguruarekin" azaltzen zituztelako: psikomotrizitate gela, ariketak egiteko erabiltzen zituzten uztaiak eta ukimenduak nola izan ziren.

"Asmatutako istorio bat izan balitz, oso zaila litzateke gertakariak testuinguru eta guzti ematea", gainera, oso zaila da "adingabe bati sexu-gehiegikeria bat kontatzera behartzea gertatu ez bada".

Psikologia perituak argi esan zuen zigortuak ez zuela patologiarik: "Ez dago gaitasun sexualari kalte egiten dion nahaste psikologikorik, baina horrek ez du esan nahi ez duela egin, izan ere, pedofilo izateak ez du esan nahi patologia bat izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea