Gizartea -

Elkarretaratzea

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Santurtzin

Kontzentrazioa 'Erasorik ez erantzunik gabe' lelopean egin dute udaletxearen aurrean.

Elkarretaratzea Santurtzin indarkeria matxista salatzeko. EiTB
Elkarretaratzea Santurtzin indarkeria matxista salatzeko. EiTB
Elkarretaratzea Santurtzin indarkeria matxista salatzeko. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean Santurtzin (Bizkaia) izandako sexu erasoa salatu dute gaur goizean, 'Erasorik ez erantzunik gabe' lelopean. "Indarkeria matxistak aske eta duin bizitzeko eskubidea ukatzen duela" aldarrikatu dute.

35 urteko gizon bat atxilotu zuten Santurtzin, bikotekideari sexu erasoa egin eta tratu txarrak emateagatik. Biktimak etxeko gela batean gorde behar izan zuen, kalte fisiko gehiago ez jasateko.

Protesta 13:00etan egin dute udaletxearen parean, 'Erasorik ez erantzunik gabe' oihukatuz. Ehun bat herritarrek hartu dute parte, eta emakumeen aurkako edozein eraso salatuko dutela azpimarratu dute.

"Hemen gaude salatzen denean, salatzen ez denean, eguneroko edozein erasori aurre egiten diogunean, etxean gertatzen dena ez delako etxean geratzen, eta kalean gertatzen dena guztioi gertatzen zaigulako", adierazi dute.

Ondoren azpimarratu dutenaren arabera, "oso garrantzitsua" da kaleko erantzuna, eta "ezinbestekoa gure zentzuak adi izatea aske eta duin bizitzeko eskubidea urratzen digun indarkeria matxistari erantzuteko".

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Santurtzi berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Eguneko albisteak Mundu matxista