Gizartea -

Epaitegi Gorena

Penagos-Gueñes arteko goi-tentsioko linea bertan behera utzi dute

Triano eta Galdames mendateen arteko ibilbidea bertan behera utzi du Epaitegi Gorenak. Redesa enpresa elektrikoak proiektu berri bat aurkeztu beharko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oso gutxitan izan ohi den epaia eman du Espainiako Epaitegi Gorenak, elkarte ekologista bati arrazoi emanez.

Bizkaiko Gueñes herritik Kantabriako Penagos herrira doan goi-tentsioko linea lekuz aldatu beharko dute, babestutako biotopo baten barrutik doalako.

Elektrizitate linea hori, Triano menditik igarotzen da, eta gune hori babestua dela ebatzi du Auzitegiak. Beraz, Red Electrica Españolak bide berri bat bilatu beharko du Kantabriako Penagos eta Bizkaiko Gueñes herrien artean eraiki nahi zuen goi-tentsioko linearentzako.

Izate ingurugiro elkarteak jarritako helegiteari kasu eginez, Epaitegi Gorenak atzera bota du enpresa elektrikoak aurrikusitako ibilbidea. Epe motzean biotopo izendatuko duten Trianoko mendigunea erdi erditik zeharkatuko lukeelako argindar sare berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea