Gizartea -
EAEko aurrekontuak
Babes ofizialeko etxebizitzen % 35 alokairukoa izatea nahi dute
Datorren urtean 776 milioi euro izango ditu Etxebizitzako Sailak gastatzeko.
Erredakzioa
2011ko bukaeran EAEn alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen kopurua % 35era (22.000 etxebizitza) heltzea nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Bestalde, 2011an hasitako 4.850 etxebizitzatik, % 42 alokairukoak izango dira, eta gainerakoak, salmentan jarriko dituzte edo alokairukoan erosteko eskubidearekin.
Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak jakinarazi duenez, 706.982.000 euroko aurrekontua du 2011rako; hau da, 2010ekoekin alderatuta % 0,3 igo da. Arriolak Eusko Legebiltzarrean azaldu ditu bere Sailari dagozkion aurrekontuen datuak.
Dena den, Jaurlaritzaren Kontseiluak joan den astean onartu zuen ezohiko planaren barruan Sail honi dagozkion 69 milioi euroren pareko inbertsio batzuk aurreratzea erabaki da, eta, beraz, 2011an ia 776 milioi euroko gastua egiteko moduan izango gara.
Etxebizitzaren arloan 162 milioi euroko aurrekontua izango dute, 2010ean baino % 9,4 gutxiago; jaitsiera hori, ordea, azkenean ez da hainbestekoa izango, ezohiko planetik 21,2 milioi euro jasoko baititu (% 2,5 gehiago, alegia).
Garraioen arloan, 544 milioi euroko aurrekontua dugu, 2010ean baino %3,6 gehiago. Eta ezohiko planeko 47,5 milioiak sartuta, %12,7a hazi da Garraio arloko gastu gaitasuna.