Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekideari eraso egin dio Gasteizen
Udaltzaingoak 43 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista delitua leporatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 43 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekideari eraso egiteagatik. Antza denez, biktimak salatu duenez, telefonoz jazarri eta iraindu egiten zuen.
Arabako hiriburuko Udalak jakinarazitakoaren arabera, erasoa larunbat goizaldean gertatu zen. Udaltzainek Zaramaga auzoko etxe batera joateko deia jaso zuten, gizon bat bikotekideari jotzen ari zitzaiolako.
Hara iritsi zirenean, biktima ikusi zuten, laguntza eske etxetik atera zela. Jotzeaz gain, telefonoz jazarri eta iraindu egiten zuela azaldu zien agenteei.
Hori ikusita, emakumea ospitalera eramateko anbulantzia eskatu zuten, eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten, indarkeria matxista delitua egotzita.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.