Gizartea -
Lasterketa berezia
Bilboko metroan barrena korrika
200 lagunek egin ahal izango dute korri Moyuako geltokitik Ansiokora lurpetik.
Tenperatura, usain, argi eta soinu bereziak sentituko dituzte martxoaren 25 gauean Bilboko Metroaren tuneletan barrena korri egingo duten 200 lagunek. Under-Run Metro Bilbao lasterketaren 1. edizioa Moyua eta Ansioko geltokien artean egingo da. Iraia Garcia korrikalariak izan du ibilbidea probatzeko ardura, eta lurpeko trenbidean korri egitea nolako esperientzia den azaldu digu 'Faktoria'n.
4:18
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea